Guretxokoa

Segoviako ihesa

Posted in Argumento, Ba al dakizu?, Cine, directores, Pelicula, Reparto by Ba al dakizu? on mayo 4, 2010

Izenburu originala: La fuga de Segovia

Euskarazko izenburua: Segoviako ihesa

Zuzendaria: Imanol Uribe

Ekoizleak: Angel Amigo, Miguel Angel Berdejo, Andres Santana

Gidoia:  Angel Amigo, Imanol Uribe, Anjel Lertxundi.

Musika: Amaia Zubiria, Xabier Lasa.

Argazkia: Javier Aguirresarobe

Muntaia: Julio Peña Heredia

Aktoreak: Xabier Elorriaga, Alex Angulo, Ramon Barea, Arantxa Urretabizkaia, Patxi Biskert, Ovidi Montllor, Klara Badiola eta Paco Sagarzazu, besteak beste.

Urtea: 1981

Herrialdea: Euskal Herria

Generoa: Dramatikoa, Historikoa

Iraupena: 108 minutu

Saria: 1981eko Donostiako Zinemaldiaren kritika.


Frankoren heriotzak Espainia osoan aldaketa asko ekarri zituen. Askatasun egarriz, eta erregimena geldi zegoela aprobetxatuz manifestazio ugari izan ziren, baita grebak eta beste hainbat mugimendu ere. Garaiko berri garrantsitzuenetako bat Segoviako ihesa izan zen. 29 preso politikok, gehienak ETAkoak, Segoviako kartzelatik ihes egiten saiatu ziren.


Gertakari horren oroimenez, 1981. urtean Imanol Uribek, zinema zuzendari  eta  ekoizle denak, zuzenduatako pelikula da. Berak egiten zituen pelikula gehienen gai nagusia Euskal Herriko gatazkaren ingurukoak ziren, El proceso de Burgos, Mikelen heriotza, besteak beste. Pelikulek gertakari errealak kontatzen dituzte.


1976ko apirilaren 5ean 29 preso politiko gehienek, hauen artean ETAko militanteak, ihes egin zuten Segoviako  kartzelatik ihesi egitea lortu zuten tunel abt zulatuz. Tunela zulatzeak, sei hilabeteko lana ekarri zien. 1975eko abuztuan hasi ziren, Mikel Lejarzaren infiltrazio-jarduerek beste ihesaldi baten saiakera zapuztu zutenean.


Behin tunela bukatuta, ihes egiteko eguna heldu zenean, lehenago bazkaldu zuten. Ihes egin ostean, kanpoan zain zeuzkaten laguntzaile batzuk. Hauetaz aparte, muga pasatzera lagundu behar zieten, baina hauek ez zuten jaso behar zuten abisua jaso. Preso politikoak, Nafarroako Pirinioetatik muga igarotzen ari zirela, Guardia Zibilarekin  topo egin zuten eta preso kataluniar bat hil zuten, Oriol Solé Sugranyes, 28 urte zituela. MIL(Movimiento Iberico de Liberacion) erakunde anarkistako sortzaileetako bat izan zen.


Iheslariak Auritzera (Nafarroa) joan eta bertatik saiatu ziren muga zeharkatzen. Bertan, Guardia Zibilarekin egin zuten topo eta taldeetan banatzea erabaki zuten. Gehienak presoak eta laguntzen ari ziren komandoko kideak atxilotu zituzten. Azkenean, hiru presok eta komandoko laguntzaile batek bakarrik lortu zuten ihesa bukatzea.

Anuncios