Guretxokoa

Aitor Arregiri elkarrizketa

Posted in Animazioa, Cine, directores, Dokumentala, Reparto by Ba al dakizu? on mayo 4, 2010

Aitor Arregik, Mondragon Unibertsitateko irakaslea denak, hainbat filmetan parte hartu du gidoilari eta zuzendari lanetan.  Hainbat produkzio zinematografikotan aritu izanak, gure atentzioa erakarri du. Hori izan da Aitor Arregiri entrebista egitera eraman gaituen arrazoia.

Lehenik eta behin Aitor nola definituko zenuke zinema zuzendari lana?

Zinema zuzendari lana ez da definitzen xamurra, bueno zuzendari hitza literalki hartuta, azkenean talde lan bat zuzentzea izango litzateke, helburu bezala pelikula ahalik eta onena atera dadin.

Zuzendariak batek egin beharrekoa, lankideekin pelikula berdina bermatzea da. Hori da zuzendariaren lan funtsezkoena, berak pelikula du buruan eta lan taldea, bakoitzaren helburuak, iritziak eta ideiak kontuan izanik, buruan duen filma aurrera eramatea du helburu.

Zein lanetan aritu zara orain arte?

Ez naiz gauza askotan aritu baina 2002tik 2007ra beraien artean nahiko desberdinak diren hainbat proiektutan ibili nintzen lanean. Fikziozko laburmetraiak egin ditut eta baita bi animaziozko luzemetraia ere, (Cristobal molon eta Glup) hauetan Iñigo Beasategirekin zuzentzen ko-zuzendari bezala ibili naiz; bi dokumental ere egin ditut, Sahara Maraton, Jon Galañorekin eta bestea Lucio Jose Mari Goenagarekin. Nahiz eta dokumentalek eta luzemetraiek zerikusi handirik ez izan, lan egiteko era antzekoa da.

Lucio dokumentalari dagokionez, zertan oinarritu ziren gidoia idazterakoan?

Dokumental horretan, ko-zuzendari eta ko-gidoilari aritu nintzen Joxe Mari Goenagarekin batera.

Lucioren historia entzun genuen eta zoragarria iruditu zitzaigun honen inguruan zerbait egiteko. Gizon hau igeltseroa zen eta garai batean bai dokumentuak dirua eta faltsutzen saiatu zena. Banku eta beste gobernu desberdinei iruzur egiteko eta bagenekien honek istorio ikaragarria zuela eta gure lana hasiera baten pertsonaia horri buruz atera zen liburua irakurtzea, informatu eta behin prest geundela pentsatu genuenean berarengana, Parisera joatea erabaki genuen.

Gure proiektuari buruz hitz egin genion eta pixkanaka-pixkanaka konfiantza irabazten joan ginen. Horrela bilera desberdinak eginez harengandik informazioa jasotzen ere hasi ginen.

Nola idazten da gidoi bat? (Lucio dokumentalaren kasuan)

Dokumental bati gidoia idaztea ez da erreza zuk ezin duzu nahi duzuna kontatu eta ezta nahi duzun bezala. Erreferentziak egin behar dira. Istorioa gainera, ezin duzu interesanteena hasieran kontatu, ondo banatu behar da.

Zenbat pertsonak egin zuten lan filmaketa prozesuan? Eta horietako bakoitzak zertan egiten zuen? (Lucio dokumentala)

Grabazioan bi zuzendariak, argazki zuzendari bat, soinu teknikari bat, itzultzaile bat, ekoizle bat, edizioan beste bat, laguntzen ere aritu zitzaigun bat. Gero soinuaren kasuan, bikoizketan eta beste hainbatetan gehiago izan ziren; guztira hamabost hogei pertsona inguru.

Zenbat denbora eman zizuen filmaketa prozesuak?

Hasi ginenetik estreinatu zen arte bi urte igaro ziren. Baina bi urte osotan ez ginen honetan aritu. Gutxi gora behera ondo kalkulatuta zenbat denbora izan zen urte bat izan zen.

Ekonomikoki zein filma da garestiagoa animaziozkoa edo dokumentalak?

Euskal Herri mailan animaziozkoak. Animaziozkoak garestiagoak dira talde handiagoa behar duzulako, teknologia gehiago behar duzulako…

Zuri zein gustatzen zaizu gehiago? Dokumentala, filma, fikzioa…?

Filma. Oraindik ez dudalako egin.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: